Petriren Lehen Gutuna edo 1 Petri (1 P) BibliakoItun Berrikogutun katolikoetako bat da. Gutuna PetriApostoluak Erroman K.o. 60 urtean idatzitakoa dela uste izan ohi da, egileak bere burua "Petri, Jesu Kristoren apostolu" aurkezten du.[1] Beste batzuk gutuna geroagokoa dela uste dute; haien iritziz, kristau-tradizio goiztiarraren hasieraren isla izan baino gehiago, tradizio haren osteko lan bat da, eta I. gizaldiaren eta II. gizaldiaren artean idatzitakoa dela uste dute.
Gutunaren testuak "Babiloniatik" idatzi zuela esan nahi duen adierazpen bat ekartzen du, seguru asko, Erroma adierazi nahi zuen. Gutuna erlijio-jazarpena jasaten ari ziren Asia Txikiko eliza batzuei idatzi zien.
Hartzaileak
1 P 1:1 txatalaren arabera, Ponto, Galazia, Kapadozia, Asia eta Bitiniako lurraldeetan atzerritar bezala sakabanaturik bizi zirenei idatzi zien. Lurralde haiek Asia TxikikoErromatar Inperioko probintziak ziren. Ponto eta Bitiniak, hala ere, probintzia bakarra osatzen zuten. Halandaze, egile batzuen ustez, izenok eskualdeenak dira. Hala izanez gero, Efeso eta Ikonio inguruko eremuak ez zituzkeen barne hartuko. Gutuna argitaratu zenean, eskualdetako elizetan judu nahi ez-juduak partaide izango ziratekeen.[2]
Edukia
Sarrera (1 P 1:1-2) eta amaiera (1 P 5:12-14) bazter utzita, idaztankera inpertsonala da, ezelan ere benetako gutun batekoa. Bataioa sarri aitatzen denez, bereziki gutunaren hasieran, hartzaileak bataiatu berriak zirela uste izan ohi da, eta gutuna bataio-homilia bat izan zela. Homiliaz gain, gutunak lau ereserki eta katekesi-pasarte batzuk dauzka.