Petri Nolasco (Mas-Saintes-Puelles, 1180 aldean - Bartzelona, 1245eko maiatzaren 6a) okzitaniar merkatari eta erlijiosoa izan zen, Mesedetako Ordenaren sortzailea. Simon IV.a Montfortekoari lagundu zion Albitarren aurkako Gurutzadan. Pobreei laguntzen eman zuen bizitza osoa, eta Mesedetako Ordena sortu zuen Ramon Penyafortekoarekin batera. Urbano VIII.a aita santuak kanonizatu zuen 1628an. Jaieguna, urtarrilaren 28an ospatzen da.
Erreferentziak