Pestizidek giza osasunean eraginak dituzte beti, batzuetan larriak edo berehalakoak eta beste batzuetan luzaroago nabarmendu daitezkeenak.[1]
Pestizida eta ongarrien erabilerak eragin argiak ditu giza osasunaren gainean, egiaztatuta baitago harreman zuzena dutela zenbait minbizi motarekin,[2] larruazaleko arazoekin, arazo neurologikoekin,garapen neurologikoaren arazoekin,[3]sortzetiko eritasunekin eta umekiaren heriotzarekin.[4] Bereziki, produktu agrokimikoak aplikatu behar dituzten landa langileek jasaten dute arrisku handiena,[1] kontaktu zuzena baitute pestizidekin,[5] kalte genetikoetara iritsi arte.[6] Egoera bereziki larria dute Hirugarren Munduko laborantza intentsiboetan lan egiten dutenek.[7]Munduko Osasun Erakundeak ohartarazi du, halaber, aplikaziotik hurbil dauden eremuetan bizi direnak ere esposizio arrisku handiagoko egoeran daudela.[8]
Literatura zientifikoaren berrikuspen sistematiko batek aurkitu zuen, 2007an, ez-Hodgkin linfomari eta leuzemiari buruzko azterketa gehienek lotura positiboak erakutsi zituztela pestiziden eraginpean egotearekin, eta, beraz, ondorioztatu zuten pestiziden erabilera murriztu egin beharko litzatekeela.[9]
Poluitzaile organiko iraunkorrei buruzko Stockholmeko hitzarmenaren (2001) arabera, 12 produktu kimiko arriskutsu eta iraunkorrenetatik 9 pestizidak ziren; horietako batzuk zirkulaziotik kendu dira.[10][2]
Ebidentziak lotzen ditu pestiziden eraginpean egotea eta jarduera neurologiko eskasak izatea.[17]
Estatu Batuetako Ingurumena Babesteko Agentziak pestizida organofosfatoen 10 urteko berrikusketa burutu zuen, 1996ko Elikagaien Kalitatea Babesteko Legearen ondoren, baina ezer gutxi egin zuen garapenaren ondorio neurotoxikoen berri emateko, eta horrek kritika gogorrak eragin zituen agentziaren eta kanpoko ikertzaileen artean.[18] Ez da egin pestizida berrienekin aldera daitekeen azterketarik, organofosfatoak ordezten ari baitira, hala nola neonikotinoideak.[19]
Ugalketa ondorioak
Ebidentzia sendoak daude pestiziden eraginpean egotea lotzeko sortzetiko eritasunekin, umeki heriotzarekin eta umekiaren hazkunde arazoekin.[17]Agente laranja ― AEBetako Aire Armadak, Vietnamgo gerran zehar erruz erabilia― argi lotu izan da Malaysian eta Vietnamen osasun arazoekin eta ondorio genetikoekin.[20][21] Halaber, egiaztatu izan da uneren batean pestiziden eraginpean egon ziren umekiek pisu txikia eta garapen akatsak zituztela jaiotzerakoan.[22]
Ugalkortasuna
Zenbait pestizida, dibromoklorofano eta 2,4-D barne, gizakien ugalkortasuna gutxitzearekin lotu izan dira.[23] Pestiziden eraginpean egoteak ugalkortasun txikiagoa eragin zien gizonezkoei, asaldura genetikoak espermatozoideetan, espermatozoide kopuru murritzagoa, kalteak epitelio germinalean eta hormona funtzio asaldatua.[24]
Bestelakoak
Azterketa batzuen arabera, dermatitisa izateko arrisku handiagoa dute pestiziden eraginpean direnek.[17]
Gainera, ikerketek azaldu dute pestiziden eraginpean egoteak zerikusia duela epe luzeko arnasketa arazoekin.[25] Bikoteka egindako ikerketa alderatuek pestiziden esposizioaren eta emaitza neurologikoen edo minbiziaren arteko lotura aztertu dute, agian organofosfatoen eraginpean egondako langileen artean gertatzen diren bi eritasun nabarmenenak.[26][27]
Ameriketako Estatu Batuetako Osasun Institutu Nazionaletako (NIH) ikertzaileen arabera, bizitzan 100 egun baino gehiagotan pestizida kloratuak erabili izan dituztenek diabetes arrisku handiagoa duten. Azterketa baten arabera, pestizida espezifikoen eta diabetes intzidentalaren arteko arrisku lotura % 20 eta % 200 artean handiagoa da. Arriskuak handiagoak ziren halako produkturik inoiz aplikatu ez zuten aplikatzaileekin alderatu zirenean.[28][29]
Esposizio bidea
Pertsonak pestiziden eraginpean egon daitezke zenbait jardueragatik, besteak beste, lanean edo etxean egindakoak. Lan eremuetan, etxean eta eskolan egon daitezke gizakiak pestiziden eraginpean. Pestizidak gizakiok kontsumitzen ditugun elikagaietan eta uretan ere aurki daitezke, baita arnasten dugun airearen kutsaduran.
Nekazaritzako laboreetako izurriteak kontrolatzeko erabiltzen diren pestizidak arriskutsuak izan daitezke, ekoitzitako elikagaiak kontsumitzen dituztenentzat. Arrisku horrek sortutako kezkak goratu du elikagai organikoen mugimendua. Elikagai labore askok, frutak eta barazkiak barne, pestiziden hondakinak izan ditzakete, baita garbitu edo zuritu ondoren ere. Gaur egun dagoeneko erabiltzen ez diren baina denbora luzez deskonposatzeko erresistenteak diren produktu kimikoak lurzoruan eta uretan egon daitezke, eta, beraz, elikagaietan.[30]
Nazio BatuenCodex Alimentarius batzordeak nazioarteko arauak gomendatu ditu elikagaietako banakako pestizidetarako hondakinen gehienezko mugetarako.[31]
Europar Batasunean, Osasun eta Elikagai Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiak ezartzen ditu gehieneko mugak.[32]
Ameriketako Estatu Batuetan, elikagaietan geratzen diren hondakinen maila Ingurumena Babesteko Agentziak ezarritako tolerantzia mailara mugatzen da.[33] Tolerantzia mailak ezartzen dira kontuan hartuta, alde batetik, pestizidaren eta haren deskonposizio produktuen toxikotasuna, erabilitako kopurua eta maiztasuna; eta, bestetik, prestatzerakoan nahiz merkaturatzerakoan elikagaietan edo haien gainean geratzen den pestizida kopurua (hau da, hondakina).[34]
Tolerantzia mailak lortzeko, pestiziden fabrikatzaileek pestizida jakin bat erregistratu ahal izan baino lehen egin behar izaten dituzten azterketa toxikologikoak, esposizio ereduak eta hondakinen azterketak kontuan hartzen dira. Hala ere, ondorioak banakako pestizidentzat probatzen dira, eta informazio gutxi dago airean, elikagaietan eta uretan pestiziden arrasto ugari izateak eragin ditzakeen ondorio sinergikoei buruz.[35]
Marrubiak eta tomateak dira lurzoruaren fumigazio gehien erabiltzen dituzten bi laboreak; izan ere, oso zaurgarri dira zenbait gaixotasun, intsektu, akaro eta har parasitoen aurrean. 2003an, Kalifornian bakarrik, 1.700 tona metriko sodio metano erabili ziren tomateetan. Azken urteotan, baina, nekazari arduratsu askok frogatu dute posible dela produktu kimiko kaltegarririk gabe eta modu errentagarrian marrubiak eta tomateak ekoiztea.[36]
Pestizida batzuk denbora luzez egon daitezke ingurunean. Adibidez, Estatu Batuetako biztanle gehienek DDT maila detektagarriak dituzte oraindik gorputzean, nahiz eta Estatu Batuetan 1972an debekatu zen intsektizida hori.[2]
Prebentzioa
Pestiziden eraginpean egotea ezin da aztertu plazeboarekin egindako saiakuntza kontrolatuetan, hori ez bailitzateke etikoa izango.[17] Beraz, ez dago ezartzerik kausa-ondorio harreman zuzena, baina ebidentzia sendoak beste azterketa diseinu batzuen bidez bildu izan dira. Dena dela ere, zuhurtasun printzipioa maiz erabiltzen da ingurumen legerian, eta, beraz, ez da zalantza gabeko frogarik behar toxina potentzialekiko esposizioa murrizteko ahaleginak arrazoitzeko.[37]
Ipar Amerikako Elkarte Medikoak pestiziden esposizioa mugatzea eta arrisku gutxiagoko hautabideak erabiltzea gomendatzen du. Ondorio horretara iritsi ziren, gaur egun erabiltzen diren zaintza sistemak ez direlako egokiak esposizioarekin lotutako arazoak zehazteko. 1997an argitaratutako txostenean hauxe esaten zen:[38]
«
Ziurgabetasun handia dago plagiziden dosi apalen esposizio luzeak dauzkan ondorioez. Gaur egungo zaintza sistemak desegokiak dira ongi zehazteko plagiziden erabilerak dauzkan arrisku eta gaixotasun potentzialak (...) Gogoan izanik datu eskasia dagoela, zuhurtasunez (...) mugatu behar da plagizidekiko esposizioa (...) eta toxikotasun apaleko plagizidak erabili, edo hautabide ez-kimikoak.
»
Aplikatzaileari ziurtagiri baimendu bat eskatzeak edo jakinarazpen publikoko programek ere balio ezezaguna dute, ondorio negatiboak saihesteko gaitasunari dagokionez.
Ikerketa oinarriari dagokionez, interes gatazkei buruzko kezkak planteatu izan dira. Besteak beste, Ingalaterrako Imperial Cancer Research Fund-eko Richard Doll hil ondoren jakin izan zen industriaren finantziazio ezkutua zuela.[41][42]
↑(Ingelesez)Joanna Jurewicz, Wojciech Hanke. (2008). «Prenatal and childhood exposure to pesticides and neurobehavioral development: review of epidemiological studies» International Journal of Occupational Medicine and Environmental Health 21 (2): 121-32. PMID18614459..
↑(Ingelesez)M Sanborn, K J Kerr, L H Sanin, D C Cole, K L Bassil eta C Vakil. (2007). «Non-cancer health effects of pesticides: systematic review and implications for family doctors» Can Fam Physician 53 (10): 1712-20. OCLC.2231436PMID17934035..
↑(Ingelesez)Linda A McCauley, W Kent Anger, Matthew Keifer, Rick Langley, Mark G Robson eta Diane Rohlman. (2006). «Studying health outcomes in farmworker populations exposed to pesticides» Environmental Health Perspectives 114 (3): 953-960. doi:10.1289/ehp.8526. OCLC.1480483PMID16760000..
↑(Ingelesez)Lucio G. Costa. (2023-04-09). «Toxic Effects of Pesticides»Casarett and Doull's Toxicology: The Basic Science of Poisons, 8e (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
↑ abcd«Non-cancer health effects of pesticides: systematic review and implications for family doctors» Can Fam Physician 53 (10): 1712-20. octubre 2007 OCLC.2231436PMID17934035..