Pereda pasealekua Kantabriako Santander hiriko kale luzeenetariko eta ezagunetariko bat da. Hiriaren erdigunean dago, kaiaren paraleloan, Puertochicon bukatzeko. Bertatik Santanderko badia osoa ikus daiteke. Polancon jaiotako José María de Pereda idazleari eskainita dago.
Historia
1941an, hiria erre egin zenean, alde ha ez zuen afekziorik izan. Beraz, egun, hiriko zaharrenetariko bat da. Paseoan XVIII. mendetik eraikitako eraikinak ikus daitezke. Orokorrean, hemen hiriko eraikin ederrenak ikus daitezke, tartean Ontziralekuko jauregitxoa, Banco de Santanderreko eraikin nagusia, Javier González de Riancho arkitektoaren lana (1940), edo Compañía Trasatlántica Españolaren eraikina. Horregatik multzo historiko-artistikoaren izendapena du. XIX. mende arte, gaur egun lorategiak direnak kaiaren zonalde laguntzailea zen. Hemen zeuden biltegiak, komertzianteen bulegoak, bidaiarien harrera egiteko espazioak, e.a.
2017an Centro Botín izeneko arte-espazioa inauguratu zen lorategien ondoan eta horrek hauek berrantoletzeko beharra ezarri zuen. Lan hori Fernando Caruncho paisaialariak egin zuen. Lan horiek 2014ean bukatu ziren, zentroa bukatu baino lehen, eta horiei esker lorategien espazioak ia bikoiztu ziren.[1]
Iruditegia
-
Peredari eskainitako monumentua.
-
Ikuspegi orokorra.
-
Pereda paseoaren galeriak.
-
Paseoa itsasotik ikusita.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak