Idazle oparoa da, euskal kultura eta etnografiari buruzko liburu ugari idatzi baitzituen. 2006koazaroaren 26an ohorezko euskaltzain izendatu zuten.[2] Aspalditik Etxalarko Andre Maria elizako apaiza izan zen, 2015ean herri horretako apaiz izaten 50 urte bete zituen (1965etik), horregatik Etxalarko parrokiak omenalditxo bat egin zion, oroitzapen seinale gisara.[3]
Etxalarko historiaren zenbait jakingarri (2009). Lehenbiziko atala 800. urtetik 1600. urtera antolatuta dago. Mendez mendeko jakingarriak sartu ta daude: udal kontuak, elizakoak, gerra, kontrabandoa, usategiak, populazioa, argazki zaharrak… 300 orriko liburu mardula eta interesgarria da.[7]