Pelendoi
Pelendoi[1] (latinez: Pellendones) Dueroren goiko arroan, hau da egungo Soriako iparraldean, Burgosko hego-ekialdean eta Errioxako hego-mendebaldean, bizi zen zeltiberiar herria izan zen. Hiri nagusiak Augustobriga, Numantzia, Savia eta Viscintium zituzten. Abeltzaintzari ekiten zioten herri transhumantea izan zen eta k. a. II. mendean, ziur asko erromatarren laguntzari esker, arebakoekiko zuten menpekotasunaz askatu ziren.[2] Erreferentziak
Kanpo estekak
Information related to Pelendoi |