Peeping Tom, 1960ko Michael Powell ingelesak zuzendutako beldurrezko thriller film bat da. Carl Boehm, Moira Shearer, Anna Massey eta Maxine Audley aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Londres, Mark Lewisek (Karlheinz "Carl" Boehm) Dora (Brenda Bruce) emagalduarekin topaketa bat izan eta jaka azpian daraman ezkutuko kamera batekin grabatuko du, ondoren emagalduaren etxebizitzan hura erailez. Mark bere haurtzaroan sustraitua dagoen desoreka baten ondorioz erotu eta serieko hiltzaile bilakatu den gizasemea da. Haren aita, umeen erreakzioak ikertzeaz obssesionatua zegoenez, Marken psikea guztiz suntsitu eta orain helduzaroan konplexudun izaera gaiztoa duen pertsona bilakatu du. Honela, Mark bere biktimak hiltzear dituela kameraz filmatu edo argazkiak ateratzeko beharra duen hiltzaile bihurtu da, eta lanbidez argazkilaria denez, bere asmo izugarriak eta morbodun inpultsuak inongo susmorik piztu gabe ezkuta ditzake.
Aktoreak
Kanpo estekak