Pedro González de Mendoza (Guadalajara, 1428ko maiatzaren 3a - ib., 1495eko urtarrilaren 11) gaztelar apaiz katolikoa izan zen, mendozatarren familiakoa. Iñigo López de Mendoza markesaren semea izan zen. Joan II.a, Henrike IV.a eta Elisabet I.aren Gorteetan eragin handia izan zuen.
Calahorrako eta La Calzadako apezpikua (1453-1467) zela, arazoak izan zituen bizkaitar apaizekin. Sixto IV.ak 1473an kardinal eta 1482an Toledoko artzapezpiku izendatu zuten.