Atoloia oso higatua eta erdi urperatua dago. Koral uharrien gainean dauden hainbat hondarrezko uharteez osatua dago: North, Little North, Southeast, Bird, Sand, Grass, Seal eta Kittery. Uharteen garaiera eskasa zela eta noizbehinka urak estaltzen ditu.
1822anPearl eta Hermes ingeles baleontziak bertan hondoratzean topatuak izan ziren eta horregatik haien omenezko izena daramate. Bi eskifaiek baleontzien hondakinekin txalupa bat eraiki eta Honolulura nabigatzea lortu zuten. 1927anWilliam Greig Anderson kapitainak atoloiko aintziran perladunostrak topatu zituen, horregatik duela urte gutxira arte ondare hori ustiatu izan da, hain zuzen ere, Hawaiiko Gobernuak atoloia bertako hegaztiak babesteko babesgunea izendatu zuen arte.