Lan handia egin du hiztegigintzan UZEIn, zazpi hiztegi tematiko sortu zituzten taldeetan parte hartu zuen (Erlijioa, Zuzenbidea, Artea, Ekonomia, Enpresa, Politika, eta Natur Zientziak). Hainbat kultur gairi buruz artikulu kopuru handia du argitaratua. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 19 liburu bildu ditu eta guztira 70 lan baino gehiago erakusten ditu.[4] Bere liburu aipagarrienak hauek dira:
Fedearen Dinamika / Paul Tillich, [itzul.] (1972)
Configuración eclesial de las culturas (1976)
Gizakiari buruzko entseiua / Ernst Cassirer [itzul.] (1995)
Mendebaldetik 10 urtegarrenean (2006, Mendebalde) Kaxildo Alkorta eta beste batzuekin.[5]