Paula Leitón Arrones (Terrassa, Bartzelona, 2000ko apirilaren 27a), buia bezala jokatzen duen waterpolo jokalari katalandarra da; emakumeen ohorezko mailako CN Terrassan jokatzen du, eta Espainiako selekzioko partaide da[1].
Ibilbidea
Bere jaioterriko Club Natació Terrassako beheko kategorietan hazi, eta bere lehen taldean sendotu zen 2015-16 denboraldira arte. 2016ko abuztuan, CN Sabadellekin fitxatu zuen, eta, harekin, txapel nagusi guztiak irabazi zituen[2]. 2019ko maiatzean, CN Terrassara itzuli zela iragarri zuen.
Nazioartekoa
Oso goiztiarra izanik, 15 urterekin 2015eko Kazaneko Munduko Txapelketarako[3] eta hurrengo urtean 2016ko Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetarako deitua izango da, non, 16 urterekin, Espainiako ordezkaritzako atletarik gazteena izango baita.
Olinpiar Jokoak
2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen[4][5]. Hauek osatzen zuten Espainiako taldea: Marta Bach, Anni Espar, Clara Espar, Laura Ester, Judith Forca, Maica Garcia, Irene González, Paula Leitón, Beatriz Ortiz, Pilar Peña, Elena Ruiz, Elena Sanchez eta Roser Tarragó-k[6][7].
Emaitzak
- Klubak
CN Mataro
- Ohorezko Maila (1): 2020[9].
- Espainiako Superkopa (1): 2019[10].
CN Sabadell
- Ohorezko Maila (1): 2021[11].
- Erreginaren Kopa (1): 2021[12]-
- Espainiako Superkopa (1): 2020[13].
Aintzateste pertsonalak
Erreferentziak
Kanpo estekak