Paula Salisbury, Rhodesia hirian (Gaur egun Harare, Zimbabwe) jaio eta hazi zen. Bere aita ekonomia irakasle eta kazetari ekonomikoa zen.
Hawkins, 1989an Londresera bizitzera joan zen, 17 urte zituela. Oxfordeko unibertsitatean filosofia, politika eta ekonomia ikasi zuen. The Times egunkarian lan egin zuen ekonomia atalean kazetari gisa eta geroago, autonomo gisa, zenbait argitalpenetarako. Baita ere, emakumeen aholkularitza ekonomikorako The Money Goddess liburua idatzi zuen.
2015eanThe Girl on the Train eleberria idaztean, bere lanen tematika erabat aldatu zuen, azken hau misterio eta dramaren ingurukoa baita. Eleberri honek arrakasta handia izan zuen.
The Girl on the Train eleberri ospetsua,misterioz beterik dago. Bertan, indarkeria matxista edo alkoholaren neurrigabeko kontsumoa bezala gaiak jorratzen ditu. Eleberri honek, arrakasta komertzial oso handia izan zuen.
Eleberri hau idazten sei hilabete iraun zuen, tarte hortan Hawkinsek bere bizitzako denboraren zati handi bat honi eskainiz. Eleberria idatzi bitartean, zailtasun ekonomiko handiak bizi zituen eta lan hau amaitu ahal izateko bere aitari mailegu bat eskatu behar izan zion.
The Girl on the Train eta Into the Water lanak Goodreads Choice Award sariarekin saritu zituzten 2015 eta 2017an misterio eta suspense atalean[9][10]. Horrez gain, 2016anBBCk emakume eraginkorrenetakoen artean aukeratu zuen.[11]