Paul Houde
| Paul Houde | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Saint-Laurent, 1954ko abuztuaren 25a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 2024ko martxoaren 2a (69 urte) |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Montrealgo Eskola Politeknikoa Montrealgo Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea, telebista aurkezlea eta irrati-esataria |
| Enplegatzailea(k) | CKAC (en) CKMF-FM (en) CFGL-FM (en) CHMP-FM (en) |
Paul Houde (Saint-Laurent, 1954ko abuztuaren 25a – 2024ko martxoaren 2a) kanadar aktore, irrati esatari eta telebista aurkezlea izan zen.[1]
Bizitza
Bizitza pertsonala eta ikasketak
1954ko abuztuaren 25ean Saint-Laurenten jaioa, Paul Houde Senior saxofoi-jotzailearen eta Aline Achimen semea zen. Johanne arreba eta Pierre anaia (Montreal Canadiens taldeko telebista esataria) zituen. Montrealgo Eskola Politeknikoan eta Montrealgo Unibertsitatean ikasi zuen. 1982ko uztailaren 10ean Francine Audetterekin ezkondu zen, eta harekin bi seme izan zituen, Karl eta Paul-Frédéric. 2017ko abuztuaren 6an aitona bihurtu zen, bere biloba Léni Paul Arnaud Xavier Houde jaio zenean, Karlen eta Ariane Zita abeslariaren semea.[2]
2023an, Houdek jakinarazi zuen autismoa diagnostikatu ziotela.[3]
2024ko martxoaren 2an hil zen, 69 urte zituela, ebakuntza baten ondorioz izandako konplikazioengatik.[4]
Irratiko ibilbidea
1975ean irratian hasi zen lanean, CKAC 730 AM katean. Geroago, CKMF-FM eta CFGL-FM kateetan lan egin zuen. 2007an, CHMP-FM 98.5 irratiaren aurkezle bihurtu zen. 2019ko urtarrilaren 9an, Cogeco enpresak iragarri zuen denboraldiaren amaieran bere saioa utziko zuela.[5]
Telebistako ibilbidea
Houdek hainbat saio aurkeztu zituen Ici Radio-Canada Télé, TVA, TQS eta Télé-Québecen. Le Cercle joko-saioa aurkeztu zuen Charles Lafortunerekin batera. Les Boys telesailean agertu zen. Marc Labrècherekin batera, Radio-Canadako 3600 seconds d'extase saioan ere parte hartu zuen.
Filmografia
- Bye Bye (1976–1983)
- Les Boys (1997)
- Les Boys 2 (1998)
- Histoires d'hiver (1999)
- Les Boys 3 (2001)
- Les Boys 4 (2005)
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «Family says Quebec actor and radio personality Paul Houde dies at 69» CTV News 2024-03-02 (kontsulta data: 2026-06-16).
- ↑ (Frantsesez) Monette-Crépô, Lili. «Paul Houde est grand-papa pour une première fois!» Hollywood PQ 2017-08-17 (kontsulta data: 2026-06-16).
- ↑ (Frantsesez) Guy, Chantal. «L’étrange Amérique de Paul Houde» La Presse 2023-11-15 (kontsulta data: 2026-06-16).
- ↑ (Frantsesez) «L’homme de communication Paul Houde n’est plus» Radio-Canada 2024-03-02 (kontsulta data: 2026-06-16).
- ↑ (Ingelesez) Ravary, Lise. «Lise Ravary: Allow me to introduce you to Paul Houde» The Gazette 2019-07-08 (kontsulta data: 2026-06-16).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.