1971anFianna Éireann gazte erakundeko kide egin zen. 1971an aurretiko epaiketarik egin gabe eta Sean anaiarekin batera Long Kesh espetxean preso sartu zuen. 1971ko amaieran barrikada bat jartzen ari zela britainiar soldadu batek tiroz zauritu zuen. Zaurien ondorioz ezin izan zuen eskubide zibilen aldeko 1972ko Igande Odoltsuko Martxan parte hartu izan. 1974ko urrian berriz ere Long Keshen preso sartu eta 1975eko apirilean aske utzi zuten, orduan Irlandako Alderdi Errepublikar Sozialistako eta INLAko kide egin zen. 1975eko ekainean Derryn atxilotua izan zen eta beste 6 hilabetez preso eduki zuten. 1976ko irailean berriz ere atxilotua eta 4 hilabetez espetxean egon zen.
1978komaiatzaren 10ean eta Irlandako Errepublikako Estatu Segurtasunaren aurkako delituen legearen 30. artikuluaren arabera DublingoO'Connell Street kalean atzemana izan eta 18 orduz atxilotua egon zen. 1979ko urtarrilean Derryra itzuli eta INLAko ekintzetan burubelarri sartu zen. 1979komaiatzaren 14an atxilotua eta esku-granada baten jabetza izatea leporatu ondoren 1980ko urtarrilean 8 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Espetxean zela INLAko preso taldeen buruzagitza onartu zuen.