Patricia Gaztañaga |
---|
|
|
Jaiotzako izen-deiturak | Patricia Jesusa Gaztañaga Artolozaga |
---|
Jaiotza | Bilbo, 1966ko abenduaren 25a (57 urte) |
---|
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
---|
Bizilekua | Bilbo Algorta |
---|
Lehen hizkuntza | gaztelania euskara |
---|
|
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
---|
|
Jarduerak | telebista aurkezlea, Esataria, publizista eta animal rights advocate (en) |
---|
Enplegatzailea(k) | PRISA taldea (1984, 2010 - 1986, 2010) Euskal Irrati Telebista (1986, 2012 - 2001, 2015) Atresmedia (2001, 2010 - 2008, 2010) Radiotelevisión Española (2016 - 2016) |
---|
Jasotako sariak | |
---|
|
|
Patricia Gaztañaga Artolozaga (Bilbao, Bizkaia, 1966ko abenduaren 25a) telebista aurkezlea da. Nahiz eta Bilbon jaio zen, haurtzaroa eta gaztaroa Algortan bizitzen eman zuen.
17 urterekin hasi zen lanean, Los 40 Principales irrati katean eta bi urte geroago Radio Euskadin jarraitu zuen. Ondoren, telebistan hasi zen, ETB 2 katean Semáforo Pop musikazko telebista-programa aurkeztu zuen.
Beste programa batzuetan kolaboratu ondoren, Ésta es mi gente aurkeztu zuen eta ondorioz, ospetsu egin zen.
2001ean, Antena 3ek fitxatu zuen El Diario de Patricia izeneko telebista-programa aurkezteko. 2006ko azaroan telebista-programa aurkezteari utzi zion aldi baterako, arrazoi pertsonalak direla-eta. Hala ere, Yolanda Vazquez aurkezleak bere gain hartu zuen programa aurkeztea.