Passenger 57 (euskaraz 57. Bidaiaria) 1992ko Kevin Hooks estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako ekintza film bat da. Wesley Snipes, Bruce Payne eta Tom Sizemore aktoreek antzeztu zuten.
Film honek lortutako arrakastari esker Wesley Snipe ekintza filmetako aktore ikonikoa bilakatu zen, gainera film honetako une batean aipatzen duen "Always bet on black" ("Egin apustu beti beltzera") esaldia AEBetan ospetsu bilakatu zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Charles Rane (Bruce Payne), ezizenez "Izuikara Rane", munduko terrorista gupidagabe, anker eta arriskutsuenetakoa den eta Floridara hegazkinez daramaten preso bat da. Baina hegaldian zehar, Bere morroiak hegazkinaz jabetu, buruzagia askatu eta bertan doazen 200 bidaiariak bahituko dituzte. Halere, bidaiari guzti horien artean ez dira John Cutter (Wesley Snipe) doala ohartuko, alegia, segurtasun agentea eta borroka antiterroristan aditua den gizasemea.
Aktoreak
Kanpo estekak