Pascal Campion (River Edge (New Jersey), 1973ko urriaren 13a) Ameriketako Estatu Batuetako ilustratzailea eta animatzailea da[1].
Biografia
Hiru urte zituela familiarekin Frantzia hegoaldera bizitzera joan zen Pascal Campion, Proventzara hain zuzen ere[2]. Txikitatik izan zuen marrazteko sena eta Sean anaia nagusiak komikietako azalak erreproduzitzeko lana eman zion komikiak irakurtzearen truke. 2000. urtean, ilustrazio narratiboan lizentziatu zen Estrasburgoko Dekorazio Arte Eskolan eta arte digitalean espezializatu zen[2].
2005ean Estatu Batuetara itzuli zen, San Frantziskoko badiara eta egunero ilustrazio bat argitaratu zuen sare sozialetan, "Sketch of the Day" izena eman zion proiektuari[2]. Eguneroko bizitzaren instantean margotzen zituen eta 3.000 ilustraziotik gora egin ditu dagoeneko. 2012an Sunny Side bilduman jaso zituen onenak eta 2013an Pariseko Galerie Arludin erakusketa bat jarri zuen.
2007tik aurrera animaziozko hainbat filmetan hartu du parte hainbat ekoiztetxerekin; Dreamworks Animation, Paramount Pictures, Disney Feature, DisneyToons, Bent Image Labs, Cartoon Network, Hulu, They Might Be Giants, Insignia Worldwide, BRC Animation Arts, PBS eta Marvel[3].
Lanak
- Sunny Side - The Art of Pascal Campion (Cfsl Ink, 2012) - ISBN 2359470310
- The Unlikely Story of a Pig in the City - Pascal Campion (ilustratzailea) eta Jodi Kendall (autorea) (Harper Collins, 2017) - ISBN 9780062484550
- Good Morning, City - Pascal Campion (ilustratzailea) eta Pat Kiernan (autorea) (Farrar, Straus and Giroux (BYR), 2016) - ISBN 9781466896550
Erreferentziak
Kanpo estekak