Paolo Angelo Nespoli (Milan, 1957ko apirilaren 6an - ) Italiako astronauta eta ingeniari bat da. Europako Espazio Agentzian egiten du lan. 2007an Discoveryn espaziora bidaiatu zuen lehenengoz, STS-120 misioan espezialista gisa. 2010ean berriro bidaiatu zuen espaziora Soyuz TMA-20 espazio-ontzian 26/27 Espedizioan ingeniari gisa. Bere azken misioa VITA deitzen da eta 2017ko uztailaren 28n hasi zen, 52/53 Espedizioaren barruan.
2017ko azaroaren 29an espaziotik Wikipedia editatu zuen lehenengo pertsona izan zen[1].
Erreferentziak