Panen txirula haizezko musika-tresna bat da.
Txirula hauek luzera ezberdinetako tutuak izaten dituzte, errenkadan jarriak. Tutu hauek hainbat materialez eginak egon daitezke: zura , kanabera , metala ...
Jotzeko era
Andeetako Panen txirula edo zampoña Zikiratzaileen txilibituarekin joaldia. Musikaria: Juan Mari Beltran.
Txirula hau esku batekin (edo biekin) hartzen da eta goialdeko ertza ezpainen kontra jarririk, haizea botatzen da, zulo bakoitzeko ertzera zuzendua. Hodi bakoitzak bere luzeraren araberako nota ematen du.
Panen txirulak munduan
Greziar mitologiako Pan jainkoak asmatu zuela esan ohi da. Neolitoan eta geroagoko kulturetan zabaldu zen, Melanesian eta Hego Ameriketako indiarren artean, batez ere. Europan artzainen musika-tresna izan zen gehienbat, eta hala iraun du Pirinioetan . Ekialde Urrunean tradizio luzea izan du. Mozartek erabili zuen Txirula Magikoa operan.
Euskal Herrian
Gaur egun euskal herri-musikan ez da halako Panen txirularik erabiltzen, baina antzina, XX. mendearen hasierara arte, Pirinio inguruko euskal ahuntzain eta zikiratzaileek ezpelez egindakoak erabili izan dituzte[ 1] , eta Erronkari bailarako (Nafarroa ) herrietan haurrek kanaberazkoak [ 2] .
Pirinioetako zikiratzaile-txilibitua edo Panen txirula. Londreseko Hornimans Museoan dagoen baten kopia. 2020, Soinuenea. JMBA bildumako 672 zk. Erronkariko haurrentzako kanaberazko Panen txirula. Soinueneako JMBA bildumako 1544 zk. Burgiko Karlos Zabaltzak esandakoan oinarriturik egina.
Erreferentziak
Kanpo-estekak