Palestinako gerraren biktimak

Palestinako gerraren biktimak
Arabiar–israeldar gatazkaren ondorioz
DataXX. mendearen erdialdea - egun
  • 1948 - egun (gatazka armatuak).
LekuaIsrael eta Palestinako Lurraldeak
Gudulariak
 Israel  Palestina

Palestinako gerraren biktimak dira Palestinako lurraldean 1948tik dago abian Israelen eta Palestinaren arteko gatazkan hil eta zauritu direnak. Milaka biztanle hil dira, urte askotan zehar jasan dituzten erasoetan. 2008tik eta 2023ko urriaren 7a bitartean, NBEk 6.407 hildako palestinar eta 152.560 zauritu erregistratu ditu[1]. 2023an, 199 israeldar bahitu zituzten Hamasen erasoaldian[2].

Lehen Arabiar-Israeldar gerratik, Palestina historikoko ehunka mila biztanle eta haien ondorengoak beraien lurraldean bertan edo Ekialde Hurbileko beste herrialde batzuetan bizi dira errefuxiatuta, hala nola Sirian, Libanon eta Jordanian.

Gaur egun, 5,9 milioi pertsona bizi dira Israeleko gerrak inguratutako errefuxiatu-esparruetan, armadak inguratutako eremuetan, bonbek suntsitutako hirietan, bizitza noble baterako beharrezkoa den gutxienekoa ez den kanpin-dendetan eta laguntza lortzea zaila den lekuetan[3].

Errefuxiatu palestinarrak (2021eko ekaina) UNRWA[4]ren arabera
Eremua Biztanleria Errefuxiatuak Esparruak % errefux.
Gaza 2.048.000 1.388.455 8 %68
Cisjordania 3.009.000 828.328 19 %28
Libano 6.000.000 469.555 12 %8
Jordania 10.172.000 2.206.736 10 %22
Siria 19.065.000 551.873 9 %3
Guztira 40.294.000 5.444.947 58 %14

Gatazkaren arrazoi historikoak

  • Britaniar agintaldia eta Palestinaren banaketa: Ingelesek 1917an hartu zuten Palestinaren kontrola, nahiz eta 1920an hartu zen ofizialtzat. Ondorioz, 1946tik 1947ra bitartean, britainiarrek Palestinako arazoa Nazio Batuen esku uztea erabaki zuten. 1945ean, NBEk formalki bozkatu zuen Palestina banatzea, 181 Ebazpenaren bidez. Ebazpen horrek lurraldea bi estatutan banatzea ahalbidetzen zuen, bata judua eta bestea arabiarra. Bi taldeek uko egin zioten proposamenari.
  • Balfour deklarazioa: adierazpenak gobernu britainiarraren babesa adierazi zuen Palestinan "herri juduarentzako etxe nazional" bat sortzeko. Horrek ondorio esanguratsuak izan zituen Israelgo Estatuaren sorreran.
  • Israel eta Nakba-ren sorrera: 1948ko maiatzean Israelgo Estatua alde bakarretik sortzeak, burututako kolonizazioaren gailur gisa, lurraldearen eraldaketa bortitza eta 750.000 eta 800.000 palestinarren artean kanporatzea ekarri zuen. Honi al-Nakba deitzen zaio[5].

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Vivas, Francisco Carrión, Carmen. (2023-10-09). «Las víctimas del conflicto palestino-israelí, en cifras» El Independiente (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  2. (Gaztelaniaz) «Israel-Palestina: Suministrar ayuda a Gaza es nuestra prioridad absoluta, afirma Martin Griffiths | Noticias ONU» news.un.org 2023-10-16 (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  3. (Gaztelaniaz) «Los refugiados y refugiadas de Palestina» UNRWA (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  4. (Gaztelaniaz) «UNRWA - Agencia de la ONU para refugiados palestinos» UNRWA (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  5. (Gaztelaniaz) «Israel y Palestina: ¿cómo y cuándo comenzó el conflicto?» historia.nationalgeographic.com.es 2023-10-18 (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).

Kanpo estekak