Pakicetus

Pakicetus
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaPakicetidae
Generoa Pakicetus
[[Philip D. Gingerich, Donald E. Russell|]], 1990
Datu orokorrak
Luzera2 m


Pakicetus Pakicetidae familiaren genero bat izan zen, balea anfibioek osatzen zutena. Hegoaldeko Asiako endemismo bat ziren Eozenoan. Duela 50-48 milioi urte bizi izan zen, Ypresiar estaian hain zuzen ere.[1]

Taxonomia

Philip D. Gingerich eta Donald E. Russelek deskribatu zten lehenengoz 1981. urtean.

Gingerichek Pakistanen egindako espedizio batean aurkitu ziren lehenengo aztarnak, garezur bat, eta hortik datorkio izena, "Pakistango zetazeoa" esan nahi du. Hasiera batean ugaztun mesonikio batena zela uste izan zuen baina Gingerich eta Russelek antzinako zetazeo gisa sailkatu zuten.[2]

Lau espezie deskribatu dira:

  • P. inachus Gingerich & Russell 1981
  • P. attocki West 1980
  • P. calcis Cooper, Thewissen & Hussain 2009
  • P. chittas Cooper, Thewissen & Hussain 2009

Deskribapena

Pakicetus espezieen tamaina konparaketa gizakiarekin.

Otsoen tamaina zuten ugaztun lurtarrak ziren. Metro bat edo biko luzera izango zuten.[3] Apatxak zituzten eta zetazeoek ez bezala lau hanka funtzional. Mutur luzea zuten, hortzeria osoa, lepo flexiblea eta isats lodia.[4]

Berreraiki diren modeloetan larruz estali zaie gorputza, baina hipopotamoekin erlazionaturik daudela ikusita pentsatzekoa da ile gutxi izango zutela gorputzean.[5]

Zetazeoekin erlazionatzeko arrazoia haien barne belarriaren egitura da. Hezur ektotinpanikoa dute eta hori oso arraroa da, zetazeoetan soilik aurkitzen baita. Hasieran uste izan zen ur-azpian soinuak entzuteko adaptazioa zela, baina frogatu da adaptazio hori beranduago sortu zela eta beraz Pakicetus-ek aireko soinuak entzuten zituztela. Bestalde hortzak zerratuak eta triangeluarrak dira, baleen arbaso fosilenak bezalakoak. Horregatik sailkatzen dira iraungitako ugaztun lurtarren eta gaur egungo zetazeoen artean trantsizio fosil bezala.

Ekologia

Antza denez, Pakicetusek lehorrean elikagaiak lortzeko arazoak izango zituen eta kostaldean aurkitzen zituen arrain hilak jango zituen hasiera batean eta beranduago sakonera txikiko uretan ehizatzen hasiko zen. [6] Ez zuen hegatsik, beraz igerilari kaskarra izango zela pentsatzen da, eta harrapakinak jazarri baino ezkututik erasoko zituela.[7]

Zetazeoen eboluzioa

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Thewissen, J. G. M.; Cooper, Lisa Noelle; George, John C.; Bajpai, Sunil. (2009-06-01). «From Land to Water: the Origin of Whales, Dolphins, and Porpoises» Evolution: Education and Outreach 2 (2): 272–288.  doi:10.1007/s12052-009-0135-2. ISSN 1936-6434. (kontsulta data: 2026-05-06).
  2. P. D. Gingerich & D. E. Russell. (1981). Pakicetus inachus, a new archaeocete (Mammalia, Cetacea) from the early-middle Eocene Kuldana Formation of Kohat (Pakistan). Univ. Mich. Contr. Mus. Paleont 25:, 235-246 or..
  3. (Ingelesez) «Cetacean Family Tree | Research | College of Osteopathic Medicine | NYIT» www.nyit.edu (kontsulta data: 2026-05-06).
  4. Marx, Felix; Lambert, Oliver; Uhen, Mark. (2016). Cetacean Paleobiology. Topics in Paleobiology (1st ed.). Wiley-Blackwell. ISBN 978-1118561270..
  5. (Ingelesez) «Cetacean Family Tree | Research | College of Osteopathic Medicine | NYIT» www.nyit.edu (kontsulta data: 2026-05-06).
  6. «The Origin of Whales and the Power of Independent Evidence» www.talkorigins.org (kontsulta data: 2026-05-06).
  7. Toro, Hernán. «Ambulocetus.» www.geocities.com (kontsulta data: 2026-05-06).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.