Paideia Eskola Librea (Merida, Badajoz, Espainia, 1978ko urtarrila) modu autogestionarioan funtzionatzen duen eskola da; hau da, ez ditu irakaskuntza ofizialaren ohiturak eta formak jarraitzen, publikoak zein pribatuak izan.[1] Bere jatorria "Askatasunean oinarritutako Hezkuntzaren Esperientzia" batean dago, Fregenal de la Sierran (Badajoz), "Nertóbriga" Etxeko Eskolan, administrazioak bertan behera utzi zuena. Josefa Martin Luengoren aurkako jazarpenagatik, eskola publikoan hezkuntza librea aurrera eramateko ezintasunaren aurrean, Paideia Eskola Librea sortzea erabaki zuen, bizitza osoa lan horretan eman zuelarik.[2]
Hezkuntza-sistema
“Anarkiaren eskola” honek ikasleak jartzen ditu bere hezkuntza-sistemaren erdigunean, eta haien ikaskuntzak “erabilgarritasun soziala eta ez lehiakorra” izan behar du. Bertako irakaslea batek adierazi zuen:
“Ez dugu irakasten, baizik eta haurrak bere kabuz ikas dezan eta ikasitakoa besteei jakinaraztea errazten dugu”[3]
eta gaineratu zuen:
“gure hezkuntza-lana pertsona heldu gisa dugun gaitasuna berera egokitzea da, eta ez oraindik ez duten gaitasun bat transmititzean”.[3]
Neska-mutilak dira, berdintasun-erregimenean eta guztiaren erdigunean dagoen asanbladaren bidez, zer eta nola ikasi nahi duten aukeratzen dutenak.[3]
Misioa
Paideia Eskola Librearen helburuak hauexek dira:
- Hezkuntza- eta ikaskuntza-lanak protagonistei itzultzea: osatzen dituzten pertsonei eta talde naturalei.
- Esku-lana eta jarduera intelektuala integratzea.
- Ikaskuntzaren berdintasunezko banaketa: mundu osorako hezkuntza-kopuru bera.
- Eskubide eta askatasun indibidual eta kolektiboen defentsa eta ikaskuntza.
- Ezarritako sistemaren etengabeko kritika garatzea.
- Ikasteko eta hezteko modu berriak etengabe esperimentatzea.
- Pertsonarekiko errespetuan, elkarrekiko laguntzan eta elkartasunean oinarritutako bizi-harremanak.
- Indarkeria, edozein formatan, etengabe arbuiatzea: fisikoa, ahozkoa, mentala, psikologikoa, maila guztietan, pertsonen artekoan, taldekakoan, sozialean, nazionalean eta nazioartekoan.
- Ezaugarri pertsonalen defentsa, tolerantzia, autoestimuaren defentsa, garapen- eta ikaskuntza-erritmoarekiko errespetua, onarpen afektiboa eta elkarrizketa logiko eta arrazoitua.
- Autoikaskuntza eraikitzeko beharrezkoak diren bitartekoak ematea; ikasitakoa pentsatzen eta proiektatzen irakatsiz, hala eskatzen edo behar duten beste pertsona batzuei.
- Autonomia pertsonala, afektiboa eta intelektuala garatzea, autodeterminatzeko eta autokudeatzeko.
- Ikasleen esplotazioa ekiditea, gizartean pribilegiozko postuak lortu eta betetzeko, lehiaketa etengabearen eta gehiegizko lanaldiaren menpe jartzen baita.
- Konfesionalismo ideologikorik, doktrinalik eta dogmatismorik eza.
- Ikasle bakoitzak bere aukeren arabera proiektatuko du, eta bere beharren arabera emango zaio.
- Anarkiaren balioen praktika eta defentsa: Berdintasuna, elkartasuna, askatasun arduratsua, elkarrekiko laguntza, justizia eta zoriontasunaren etengabeko bilaketa.
Funtzionamendua
Gurasoek egiten duten ekarpen ekonomikoa gutxienekoa da, eta honako hauek estali behar ditu: eskola garraioa, gosaria, bazkaria, askaria, eskolako materiala, kalteak eta eraikinen higadura. Eskolan lanaldi osoan lan egiten duten pertsonen ordainsaria gastuen soberakinetik abiatzen da. Ekarpen horiez gain, guraso batzuek elkartasun kuota bat ematen dute, hitzartutakoa baino kopuru handiagoa. Inork ez dio eskolara joateari uzten arazo ekonomikoengatik; izan ere, egoera horiek gertatzen diren bakoitzean onartzen ditu kolektiboak.
Kolektibo eta gizabanako libertario edo anarkista batzuek lagundu egiten dute elikagaiekin, materialarekin edo diru kopuru jakin batzuekin, eskolaren etengabeko defizita arintzeko.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak