Josefa Martin Luengo

Josefa Martin Luengo
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosefa Martín Luengo
JaiotzaSalamanca1944ko irailaren 19a
Herrialdea Espainia
HeriotzaSalamanca2009ko uztailaren 1a (64 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea

Josefa Martin Luengo (Salamanca, 1944ko irailaren 19a -Ibídem, 2009ko uztailaren 1a) salamancar hezitzaile libertarioa izan zen, Pepita izenez ere ezaguna.[1]

Bizitza

Josefa Martín Luengo 1944ko irailaren 19an jaio zen Salamancan (Gaztela eta Leon). Hiri horretan Magisteritza ikasi zuen eta, ondoren, Psikologia eta Pedagogia ikasketak egin zituen. 1972an Salamancako Unibertsitatean lizentziatu zen.

Lan ibilbidea

Fregenal de la Sierran (Badajoz) hasi zuen bere hezkuntza-jarduera, Nertóbriga etxe-eskola gidatuz, ikasleek heziketa integrala izan zezaten saiatuz, non pertsonaren prestakuntza eta baloreen eskurapena izan ziren jarraibideak, eta horrek eragin zuen, bere ustez, zonaldeko "indar biziek" berehala kargutik kentzea eskatzea. Kasu hori Diputatuen Kongresuan planteatu zen, diputatu sozialista batek Suarezen gobernuari egindako interpelazioan. Handik gutxira, 1978ko urtarrilean, Concha Castaño Casaseca eta M.ª Jesús Checa Simó pedagogoekin batera, Meridan eskola bat sortzea erabaki zuen pedagogia libertarioa sustatzeko: Paideia Eskola Librea.

Militante feminista aktiboa ere izan zen, "Mujeres por la Anarquía" kolektiboko kidea, Paideia Eskolako emakumeek osatua. Horrez gain, hezkuntzari, anarkismoari eta feminismoari buruzko artikulu ugari idatzi ditu.

Hezkuntza Libertarioak Estatuarekiko erabat independentea izan behar duela planteatzen du; izan ere, estatuak, bere eskolen bidez, bere interesak zaintzen jarraitu nahi du, gizartearentzat baliagarriak diren herritarren prestakuntzari dagokionez, eskola kontrol sozialerako bitarteko gisa erabiliz.

Heriotza

2009ko uztailaren 1ean hil zen 65 urte zituela minbiziaren ondorioz, Salamancako Unibertsitate Ospitalean.

Lanak

  • Fregenal de la Sierra, una experiencia de Escuela en libertad (Campo Abierto argitaletxea, 1978)
  • Gure Eskolatik (Desde nuestra Escuela) (Madre Tierra argitaketxea, 1990)
  • Autoritatearen eta psikomotrizitatearen aurkako hezkuntza saiakera (Intento de educación antiautoritaria y psicomotriz)
  • Anarkiaren eskola (La escuela de la anarquía) (Madre Tierra argitaletxea, 1993)
  • Paideia, 25 urte Hezkuntza Libertarioa. Eskuliburu teoriko-praktikoa (Paideia, 25 años de Educación Libertaria. Manual Teórico-Práctico) (Villakañeras argitaletxea, 2006)

Erreferentziak

Kanpo estekak