Paddy Moloney (irlanderaz: Pádraig Ó Maoldomhnaigh; Donnycarney, Dublin, 1938ko abuztuaren 1a - Dublin, 2021eko urriaren 12a) irlandar musikari, musikagile eta ekoizlea izan zen,
The Chieftains folk taldearen burua.
Tin whistle irlandar txistua jotzen zuen, bai eta uilleann pipes irlandar gaita ere; azken musika tresna horretan Leo Rowsome izan zuen irakasle, eta maisu maila zuen. 1962. urtean eratu zuen The Chieftains taldea, Sean Pottsekin eta Michael Turbridyrekin batera. Berak sortutakoak dira taldeko abestirik gehienak; konponketa musikalak ere berak egin ohi zituen gehienetan.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak