Maria Louise Ramé Suffolk konderriko Bury St Edmunds hirian jaio zen[1]. Aita frantziarra zuen, ama, berriz, ingelesa[2]. Ouida izengoitia Louise izena haurtzaroan ahoskatzen zuen modutik eratorri zuen[3]. 1863an, 24 urtrekin, bere lehen eleberria argitaratu zuen, Held in Bondage[3].
1867an, 28 urte zituela, Londresko Langham hotelera joan zen bizitzera. Bertan, hoteleko publizitatearen arabera, ohean idazten zuen, kandelen argitan, lore morez inguratuta[4][5]. 200 libera ordaintzen zituen astero. Gainera, gau-ekitaldiak antolatzen zituen eta haietara pertsona ospetsuak gonbidatzen zituen, hala nola Oscar Wilde, Algernon Charles Swinburne, Robert Browning, Wilkie Collins eta John Everett Millais[3]. Ouidaren istorio eta pertsonaia asko Langhamera gonbidatzen zituen pertsonengan oinarrituta zeuden[3].
Urte askotan Londresen bizi izan zen, baina 1871 inguruan Italiara joan zen[6]. 1874an Florentzian finkatu zen[1], eta han eleberri asko idatzi zituen. Arrakasta izan arren, ez zuen bere dirua ondo kudeatu[7].
Ouida animalien eskubideen defendatzailea eta bibisekzioaren aurkako aktibista ezaguna izan zen[8]. Larruen salerosketaren eta ehizaren aurka egin zuen[8]. 1897an The New Priesthood: A Protest Against Vivisection saiakera idatzi zuen[9].
Italian bizitzen jarraitu zuen 1908ko urtarrilaren 25ean hil zen arte, Viareggioko Zanardelli kaleko 70. zenbakian, pneumoniak jota[3].
Lanak
Held in Bondage (1863)
Strathmore (1865)
Chandos (1866)
Cecil Castlemaine's Gage (1867)
Idalia (1867)
Under Two Flags (1867)
Randolph Gordon and Other Stories (1868)
Beatrice Boville and Other Stories (1868)
Tricotrin (1869)
Puck (1870)
Folle-Farine (1871)
A Leaf in the Storm, and other stories (1872)
A Dog of Flanders (1872)
Pascarel (1874)
Two Little Wooden Shoes (1874)
Signa (1875)
In a Winter City (1876)
Ariadne (1877)
Friendship (1878)
Moths (1880)
Pipistrello and Other Stories (1880)
A Village Commune (1881)
Bimbi: Stories for Children (1882)
In Maremma (1882)
Afternoon (1883)
Frescoes: Dramatic Sketches (1883)
Wanda (1883)
Princess Napraxine (1884)
A Rainy June (1885)
Othmar (1885)
Don Guesaldo (1886)
A House Party (1887)
Guilderoy (1889)
Ruffino and Other Stories (1890)
Syrlin (1890)
Santa Barbara and Other Stories (1891)
The Tower of Taddeo (1892)
The New Priesthood: A Protest Against Vivisection (1893)