Otto Kippes (Bamberg, 1905eko uztailaren 23a - Würzburg, 1994ko otsailaren 2a) alemaniar apaiz katoliko eta astronomo zaletu bat zen. Bereziki asteroideen orbitei buruz egin zituen kalkuluagatik errekonozitua da, honen ondorioz 1991n Ozeano Bareko Astronomia Elkartearen Zaletuen Lorpenen Saria jaso zuelarik. Asteroide gerrikoko 1780 Kippes asteroidea bere omenez izendatu zen. Kippesek asteroide askorentzako bere lagunak ziren astronomo zaletuen izenak oso modu egokian proposatu zituen.