Oskar Gröning (Nienburg, Weimarko Errepublika, 1921eko ekainaren 10a - 2018ko martxoaren 9a) alemaniar nazia izan zen, SSko boluntarioa eta Auschwitz sarraski-esparruko atezaina. 2015ean 300.000 hilketatan konplize izateaz epaitu eta kondenatu bazuten ere,[1] espetxeratua izan baino lehen hil zen.
Gröning kontzentrazio-esparruko biktimei lapurtutakoa gordetzeaz arduratzen zen. Akusazioaren arabera, kontzentrazio-esparruak funtziona zezan lagundu zuen 1944ko maiatzetik ekainera. Epe horretan, Hungariako 425.000 judu baino gehiago eraman zituzten hara, eta 300.000 inguru hil zituzten gas-ganberetan. Hilketen konplize izateaz gain, nazientzat dirua biltzea ere egotzi zioten. Zaindari ohiak bere burua defendatu zue esanez "basakerien" lekuko izan zen arren, ez zuela krimenik egin.[2]
Erreferentziak