Orti Gartzia Ertzillakoa —gaztelaniaz: Fortún García de Ercilla—[1] (Bermeo, Bizkaia, 1492 - 1534) bizkaitar legegizona izan zen.
Biografia
Espainiako koroaren zerbitzuan jardun zuen; Alonso Ertzillaren aita zen. Beste zaldun batzuekin batera, Espainiako ikastetxea sortu zuen Bolonian 1510. urtean. Gaztelako Kontseilu Nagusiko kidea izan zen 1522. urtetik aurrera.
Legegintzari buruzko obrak eman zituen argitara: Comentarios a varios libros del Digesto (1514) eta Ad Legem Gallus D. de Liberis de Postimis Commentaria; De ultimo fine utrius Iuris Canonici et Civilis, de primo principio et subsequentibus praeceptis derivatione et diferentis utriusque (1514).
Erreferentziak
- ↑ «Orti: Latineko Fortunius (Fortuna teonimotik) izenaren euskal aldaera, erdarazko Fortun, Fortuin, Fortuño eta Ortuño-ren kidea.»
Iturria: «Orti», in Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.