Orne (frantsesez ɔʁn ahoskatua) Frantziako kostalde inguruko ibaia da, Normandiako luzeena dena. Itsas mailatik 218 metrora jaiotzen da, Aunou-sur-Ornen, Perchen, eta Mantxako kanalean itsasoratzen da, Ouistrehamen, 175 km-ko ibilguaren ondoren. Arroak 2928 km²-ko azalera du.
Frantziako Orne eta Calvados departamenduak ureztatzen ditu. Bere ibilbidean Argentan eta Caen zeharkatzen ditu. Caen eta Ouistreham artean (ibaiaren estuario-zatia), bere ondoan kanal paralelo bat doa, 1857an inauguratua. Caengo porturainoko nabigazioa erraztera bideratuta dago, baina gaur egun ez da oso aktiboa, portuko jarduera Ouistrehamen zentratzen baita.
Ptolomeok Olina izena jarri zion ibaiari.
Zeharkatutako udalerriak
Ibaiadar nagusiak
Iturritik bokalearaino:
- Don
- Ure
- Cance
- Udon
- Baize
- Rouvre
- Noireau
- Laize
- Odon
Kanpo estekak