Orlando 1992an Sally Potterrek zuzenduta zuen filma da. Virginia Woolfen (1928) Orlando nobelaren egokitzapen librea da.[1]
Sinopsia
Eleberrian bezala, pertsonaia nagusia, Orlando (Tilda Swinton), ez da zahartzen eta sexuz aldatzen da edo sexu ez definitu batez agertzen den pertsonaia androginoa da. Baina Virginia Woolfek 1928an eten zuen eleberria (idatzi ere orduan idatzi baitzuen), Sally Potterrek ikuspegi bera hautatu zuen filma egin zen 1990eko hamarkadako garairaino luzatuz. Filmaren intrigarekin batera, off-eko ahots batek (Sally Potter bera) iruzkinak egiten ditu, eta Tilda Swinton aktore nagusiarem kameraren aurreko keinu batzuek kutsu umoristikoa ematen diote egokitzapenari.[2]
Aktoreak
Sariak eta izendapenak
Oscarretarako izendatu zuten (1994), bi kategoriatan: arte-zuzendaritza onena eta jantziteriarik onena, baina ez zuten garaikurrik lortu.
Sari hauek ordea irabazi zitueb:
- makillaje onena (BAFTA);
- lehen filmik onena (European Film sariak);
- zuzendaritza tekniko eta artistiko onena (Evening Standard British Film sariak);
- emakumezko aktore onena (Seattleko nazioarteko zinemaldia);
- film onena (Kataluniako Zinema Fantastikoaren Nazioarteko Jaialdia);
- film onena, aktore onena, prezio artistikoa eta FIPRESCI saria, 1992ko Tesalonikako filmaren nazioarteko zinemaldian.
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko wikipediako «Orlando (pel·lícula)» artikulutik itzulia izan da, 2023-04-16 data duen 31557755 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-04-16 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
Kanpo estekak