Kontzejuaren herri mugakideak honakoak dira: Gerendiain hego-ekialdean, Dorre eta Elortz ekialdean, eta Tebas hego-mendebaldean.
Historia
Oritz Erdi Aroko jaurerria izan zen eta Nafarroako erreinuko gobernuan kargu garrantzitsuak zituen familia baten jatorrizko herria izan zen. XIV. mendearen bigarren erdian, herriak Izurri Beltza eta Gaztelako ejerzitoaren erasoak jasan behar izan zituen. 1378an gaztelarrek herriari su eman zioten.
Jaurerriak hainbat jabe izan zituen, tartean Cruzat familia eta Gongorako markesa. Herria Elortzibarko diputatuak eta herritarren artean aukeratutako erregidoreak gobernatu zuten XIX. mendearen erdira arte.
Herriko etxeen artean Cruzat familiarena izan zen XVI. mendeko jauregia nabarmentzen da. Beranduago XVIII. mendean Gongorako markesarena izan zen. Eraikinak hainbat aldaketa jasan ditu eta jatorrizko itxura ia erabat galdu da.