Orbaina edo ebakiondoafibrosi prozesu batez zauri batek kaltetutako larruazal zatia betetzen duen ehun-multzoa da, inguruko ehunaren itxura desberdinekoa, batik bat zauria sendatzen duten ehunak norabide berean hazi direlako. Zauri baten sendatze-prozesuaren ohiko ondorioa da, oso arinak diren zaurietan izan ezik.