Operation Petticoat (euskaraz: «Petticoat operazioa») 1959ko komedia filma da, Bigarren Mundu Gerran girotutakoa, Blake Edwards estatubatuar zinemagileak zuzendu zuena. Cary Grant, Tony Curtis eta Dina Merrill izan ziren antzezle nagusiak.
Paul King, Joseph B. Stone, Stanley J. Shapiro eta Maurice Richlinek idatzitako gidoia Oscar sarirako izendatua izan zen. Henry Mancini ez zen kredituetan agertu, soinu banda David Rosek eta biek ondu bazuten ere.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Bigarren Mundu Gerra (1939-1945), Pazifikoko Frontea. Matt T. Sherman kapitaina eta Nicholas Holden lehen ofiziala buru duen USS Tigerfish itsaspekoak hainbat abentura eta gorabehera izango ditu. Itsaspekoan AEBetako Itsas Armadako erizain talde bat hartzen dutelarik, tentsioa piztuko da emakumeen eta marinel zakarren artean, eta zenbait pasarte xelebre sortuko.
Aktoreak
Iruditegia
Kanpo estekak