Open Range, 2003ko Kevin Costner estatubatuarrak zuzendutako western film bat da. Lauran Paine idazlearen The Open Range Men idazlanean oinarritua dago. Costnerrez gain, Robert Duvall, Annette Bening, Michael Gambon eta Michael Jeter aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1882, Montana, AEB, beren iragana ahaztu asmoz Charley Waite (Kevin Costner), Boss Spearman "Button" (Robert Duvall) eta Mose Harrison (Abraham Benrubi) abeltzainek beren azienda larre zabaletan barna gidatzen ari dira. Beren idealak justizia eta leialtasuna dira eta bortizkeria nola edo hala ekiditen saiatuz. Baina Harmonville herri mugalarira iristean beren bizitzak aldatuko dira, herria Denton Baxter (Michael Gambon) irlandar jatorriko lurjabe ankerra eta haren morroi den Poole marshall (James Russo) ustelaren menpe baidago. Hortaz, hiru etorri berriak haiei aurre egin, armak hartu eta borroka desorekatu bati ekitera derrigortuak egongo dira.
Aktoreak
Kanpo estekak