Onintze García Arana

Onintze García Arana

Bizitza
JaiotzaBilbo1985eko abenduaren 22a (39 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, musikaria eta musika-irakaslea

Facebook: onintze.arana Edit the value on Wikidata
Onintze García Arana

Onintze García Arana (Santutxu, Bilbo, Bizkaia, 1985eko abenduaren 22a) musikagilea, abeslaria eta musika irakaslea da.[1]

Ibilbidea

Santutxun (Bilbo) jaio bazen ere, zornotzartuta dago Onintze, aspalditik bizi baita bertan.

Musikari

Onintze abeslaria eta konpositorea da. Seiren taldean ibilbide musikala egin ondoren, 2005ean bakarkako ibilbideari hasiera eman zion eta hiru disko editatu ditu, POP estiloan kokatzen diren abesti pertsonalak gaztelaniaz abestuz.[2]

2018ko apirilean A la luz de la luna lehen singlearen bideoklipa grabatu zuen Islandian.TAOM (The Art Of Making) ikus-entzunezko produkzio-etxeak egin zuen. Zuzendariak Aitor Guerrero eta Karlos Trijueque izan ziren, Josu Torrealdayren argazki ikusgarriarekin. Diskoan koruak Seiren taldeko Jokin Lacalle zornotzarrak egin zituen.[1]NEOX DISCOVERen lehen edizioko irabazleetako bat izatea lortu zuen.

2019an Punto de partida argitaratu zuen, bere bakarkako lehen diskoa. Bertan, Onintzek ikuspegi bakar eta pertsonal batetik abiatuta bere eta besteen istorio oso gizatiarrak kontatzen ditu.

2022a ¿Por qué quedarme callada? EP berria plazaratzearekin itxi zuen. Hurrengo urtean, 2023an, berriz, diskoa zuzenean aurkezteko birari ekin zion; Madril, Bartzelona, Aranda de Duero, Bilbo, Donostia, Iruñea eta beste hainbat tokitan izan zen. Horrez gain, Alex Ubagoren "20 Años" birako hainbat kontzertutan parte hartu zuen.[2]

Musika irakasle

Barakaldo eta Bakioko musika eskoletan piano eta gitarra irakasle dihardu. Ikasle gazteak zein adinekoak hurbiltzen zaizkio.

Diskografia

  • A la luz de la luna.(2018)[1]
  • Punto de partida (2019)[3][4]
  • ¿Por qué quedarme callada?(2022)

Erreferentziak

  1. a b c Mugalari. (2018-06-08). «ONINTZE PUBLICA SU DEBUT EN OTOÑO · "Puede sonar raro, pero lo primero que grabamos del disco fue la voz"» MugaKultura (Noiz kontsultatua: 2025-01-15).
  2. a b ONINTZE - Girando por Salas. (Noiz kontsultatua: 2025-01-15).
  3. Onintze García - Topic. (2019-02-21). Vengo a Decirte. (Noiz kontsultatua: 2025-01-15).
  4. «“Lotsatia naiz eta ez nuen uste bakarka disko bat aterako nuenik” - Zornotza» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2025-01-15).

Kanpo estekak