Garagardogintzan, ongailua osagai gehigarria da, garagardoaren zaporea egonkorragoa eta leunagoa egitea helburu duena garagardoa egiteko prozesuan.
Ezaugarriak
Oro har, ongailuak dira aurrez ez maltatutakozerealak, arroza eta baita lekaleak ere, zaporea, usaina edo kolore argitsuagoa emateko gehituak. Beste kasu batzuetan, berriz, garagardoari egonkortasun koloidala emateko eransten dira, sedimentazio desatseginak (gel gisako disolbaezinak diren proteinak) saihesteko.