One Eight Seven edota 187 (euskaraz Bat Zortzi Zazpi edo 187), 1997ko Kevin Reynolds estatubatuarrak zuzendutako drama krimen film bat da. Samuel L. Jackson, John Heard, Kelly Rowan eta Clifton Gonzalez Gonzalez aktoreek antzeztu zuten.
Izenburuak hilketa zer den definitzen duen Kaliforniako Kode Penalaren zenbakiari aipamen egiten dio.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEB, New York, Brooklyn barrutia. Bedford–Stuyvesant, auzoko Roosevelt Whitney institutuan, Trevor Garfield (Samuel L. Jackson) bere ikasle bakoitzari ahalik eta gehien irakasten saiatzen den zientzietako afroamerikar irakasle bat da, haiek graduatzea hiriko auzo marginaletako giro arriskutsua eta kriminalitatetik ateratzeko aukera bakarra dutela guztiz jakitun baita. Zenbait liskarren ondoren, bere ikasleetako batek Trevor hiltzeko asmoz labankatu egingo du, larriki zaurituz.
Haindik 15 hilabetera, Los Angeles hiriko San Fernando Valley barrutiko Quincy Adams institutuan, Trevor guztiz osatuta eta gogoak eraberrituta irakaskuntzara itzuliko da. Hemen ere giroa kaskarra topatuko du, baina oraingoan ez da biktimaren papera betetzeko batere prest egongo.
Aktoreak
Kanpo estekak