Oliverio Girondo (Buenos Aires, 1891eko Abuztuaren 17 - Buenos Aires, 1967ko urtarrilaren 24) argentinar poeta izan zen.
Biografia
Oliverio Girondo Buenos Airesen jaio zen 1891eko abuztuaren 17an. Gurasoak, Juan Girondo eta Josefa Uriburu, euskaldunen ondorengoak ziren. Hiriko Lavalle kaleko 1035ean eman zuen haurtzaora. Sendia diruduna izanik, haurra zenetik Europara bidaiatzeko aukera izan zuen: Alemania, Italia, Belgika eta Espainia, besteak beste, ezagutu zituen. Bigarren hezkuntza Frantzian egin zuen. Han Supervielle poeta eta surrealismoa ezagutu zituen. Berriro Argentinan zegoela, zuzenbide ikasketak hasi zituen. Abokatu gisa lizenziatu bazen ere, bizitza osoa literaturari eskeini zion.
1922 urtean bere lehen poema liburua argitaratu zuen Veinte poemas para ser leídos en el tranvía. Amerika eta Europaren arteko bidaietan idatzi zuen eta Frantzian argitaratu zen. Testuez gain, bere marrazkiak ere eman zituen argitara liburu horretan.
Argentinan abangoardiako literatur aldizkarietan eta elkarteetan ibili zen. Besteak beste, honako aldizkari hauetan Martin Fierro(aldizkaria), non Membretes aforismoak argitaratu zituen, Proa edo Prisma.
1932 urtean Espantapájaros liburua argitaratu zuen eta Bonomi margolariak eginiko marrazkiaz baliatuta, aurkezpen ikuskizuna antolatu zuen.
Bere lanetan, irudiak eta esperimentazioak berebiziko garrantzia izan zituzten. Batez ere, 1950 urtetik aurrera, margolan asko egin zituen, baina ez zituen erakutsi.
1943an ezkondu zen Norah Lange idazlearekin. Harekin Suipacha 1444ean dagoen etxe-museoan bizi zen.1961 urtean istripu larri bat jasan zuen; horren ondorioz elbarri geratu zen. 1967an Buenos Airesen zendu zen. Recoletako hilerrian dago hilobia.
Lanak
- Veinte poemas para leer en el tranvía (1922)
- Calcomanías (1925)
- Espantapájaros (1932)
- Interlunio (relato, 1937)
- Persuasión de los días (1942)
- Campo nuestro (1946)
- En la masmédula (1953)
Kanpo loturak