Teknologianolio-bainu esaten zaio makina edo motor baten osagaiak bertan murgildu eta etengabeko labainketa bermatzeko erabiltzen den olio-gordailuari[1].
Laborategian
Olio-bainuak baliatzen dira, erreakzio-nahastea uniformeki eta tenperatura-kontrol egokiarekin berotzeko. Plaka bero batekin edo Bunsen erregailu batekin zuzenean berotuz ezin da hori lortu. Hain zuzen ere, olio-bainuak erreakzio-matrazearen kanpoko gainazal guztia berotzen du. Bainu modernoetan silikona-olioa erabiltzen da normalean. Lehen olio mineralak eta landare-olioak usatzen ziren batez ere.
Olioaren izaeraren arabera izango da lor daitekeen tenperaturarik handiena: olio mineralekin 160 C eta silikona-olioekin 230 C. Tenperatura altuagoak behar izanez gero, harea-bainuak komenigarriagoak dira.ç
Erreferentziak
↑Olio-bainu. Zientzia eta teknologia hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar fundaizoa.