Harea-bainu

Harea-bainua laborategian erreakzio kimikoak berotzeko usatzen den bainu-mota bat da. Hareaz betetako ontzia da, eta plaka berotzaile baten bidez berotzen da. Antzinako teknika da jada alkimistek baliatu zutena.

Kobre sulfatozko disoluzio berotzen harea-bainu batez

Harea-bainuak baliatzen dira, erreakzio-nahastea uniformeki eta tenperatura-kontrol egokiarekin berotzeko. Plaka bero batekin zuzenean berotuz ezin da hori bermatu. Hain zuzen ere, harea-bainuak erreakzio-ontziaren kanpoko alde guztia berotzen du. 400 C bitarteraino berotzeko balio dute.

Kanpo estekak

Zientzia Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.