Olga Nikolaevna Rubtsova ((errusieraz: О́льга Никола́евна Рубцо́ва) (Mosku, 1909ko abuztuaren 20a - Mosku, 1994ko abenduaren 13a) errusiar xake jokalaria eta Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna izan zen.
Emakumezkoen Sobietar Xake Txapelketa lau aldiz irabazi zuen (1927, 1931, 1937 eta 1948).
Txapeldunorde izan zen 1950eko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketan, Liudmila Rudenkoren atzetik. Txapeldun titulua 1956an eskuratu zuen, Rudenkoren eta Elizaveta Bykovaren aurretik. Titulua 1958ko txapelketan galdu zuen Bykovaren aurka (8½ - 5½).
Rubtsovak posta bidez ere jokatu zuen xakean, eta lehenbiziko Emakumezkoen Munduko Korrespondentzia Xake Txapelkketa irabazi zuen 1972an. Hurrengo txapelketan bigarren egin zuen, Lora Jakovlevaren atzetik. Munduko Xake Txapelketa eta Munduko Korrespondentzia Xake Txapelketa irabazi dituen jokalari barra da.
Kanpo estekak