Okhtyrka[1] (ukraineraz: Охтирка, translit.: Okhtyrka) edo Akhtirka[1] (errusieraz: Ахтырка, translit.: Akhtirka) Ukrainako ipar-ekialdeko hiria da, Sumyko oblastean dagoena. 2021ean 47.216 biztanle zituen.
Historia
XVII. mendean sortua, Sloboda Ukrainako herri nagusienetariko bat izan zen. Husarren eta kosakoen eskuetan izan zen. 1961ean petrolio eta gasa topatu zituztenetik, herrialdeko petrolio-hiriburu bihurtu zen.
Errusia-Ukraina gerran zehar gudu-zelai bilakatu zen. Okhtyrkako guduan zehar, errusiarrek hiria gogor bonbardatu zuten.[2]
Demografia
Biztanleriaren bilakaera
1785 | 1867 | 1881 | 1897 | 1900 | 1923 | 1926 | 1939 | 1959 | 1970 | 1979 | 1989 | 2001 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 |
12849 | 17411 | 22030 | 23399 | 25965 | 25342 | 26952 | 28433 | 32031 | 41354 | 45785 | 50726 | 50399 | 49325 | 49141 | 49084 | 49047 | 48881 | 48817 | 48645 | 48509 | 48128 | 47829 | 47603 | 47216 |
Erreferentziak
Kanpo estekak