Oihaneder Euskararen Etxea

Oihaneder Euskararen Etxea
Datuak
Motazentro kulturala
Historia
OndorengoakIzaskun Arrue Kulturgunea
Desagerpena2022
webgune ofiziala
Inguma: oihaneder-euskararen-etxea

Oihaneder Euskararen Etxea Gasteizen (Araba) euskararen alde jarduerak bultzatzeko gune bat izan zen, 2014ko urriaren 17an ireki zutena, eta 2022an itxi zena, bere lekukoa har zezan Gasteizko Antzokia proiekuak. Proiektu hori gauzatu zen azkenean 2024an ireki zen Izaskun Arrue Kulturgunean.[1] [2]

Euskara ardatz, euskarazko adierazpide artistiko ororen erakusleiho izateko bokazioarekin jaio zen. Euskal eragile, euskaltzale, kulturagile eta kulturazaleen etxea iateko, eta bere definizioetan hartu zituen beretzat erreferentziazko topagunea, sorgunea eta formaziorako gunea izatea,

Hamar urtez luzatu ziren Udaletxeko eztabaidak proiektua onartu zuten arte;[1] 2014ko urriaren 17an abiatu zen egitasmoa.

Euskararen Etxea Gasteizko Montehermoso jauregian kokatua egon zen, izena ere hortik zetorkion (Montehermoso = Oihaneder). Lazarraga Kultur Elkartea[3] arduratu zen Oihanederren kudeaketaz, beste eragileekin elkarlanean.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. a b Nerea Ibarzabal, «Euskarak badu etxea Gasteizen: Oihaneder», Argia, 2014-10-17, CC-BY-SA lizentzia
  2. «Izaskun Arrue Kulturgunearen irekiera datorren astean azkenean» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-22).
  3. Lazarraga Kultur Elkartearen webgunea