Iruzkinak, halaber, zenbait modutan prozesatzen dira, batzuetan, iturburu-kodetik kanpoko dokumentazioa sortzeko, dokumentazio-sortzaileen bidez, edo iturburu-kodeak kudeatzeko sistemekin eta programazioko beste tresna batzuekin integratzeko ere erabiltzen dira.
Iruzkinek eskaintzen duten malgutasunak aldagarritasun-maila handia ahalbidetzen du, baina hori erabiltzeko konbentzio formalak programazio-estiloaren gidetan sartzen dira.
Adibideak
Iruzkinak zehazteko konbentzio tipografikoak asko aldatzen dira programazio legoaiatan.
Ada
Ada programazio-lengoaiak '--' erabiltzen du lerroaren amaierara arteko iruzkin bat adierazteko.
Adibidez:
-- the air traffic controller task takes requests for takeoff and landingtasktypeController(My_Runway: Runway_Access)is-- task entries for synchronous message passingentryRequest_Takeoff(ID: inAirplane_ID;Takeoff: outRunway_Access);entryRequest_Approach(ID: inAirplane_ID;Approach: outRunway_Access);endController;
BASIC
Hasierako BASIC kode-zati klasiko honetan, REM gako-hitza ("Remark") oharrak gehitzeko erabiltzen zen.
10REM This BASIC program shows the use of the PRINT and GOTO Statements.15REM It fills the screen with the phrase "HELLO"20PRINT"HELLO"30GOTO20
C
C kodearen zati honek atariko iruzkin bat edo "bloke-iruzkin" bat erabiltzen du baldintzapeko adierazpen baten xedea deskribatzeko. Iruzkinak termino eta kontzeptu nagusiak azaltzen ditu, eta kodea idatzi zuen programatzailearen sinadura labur bat ere badu.
/* * Check if we are over our maximum process limit, but be sure to * exclude root. This is needed to make it possible for login and * friends to set the per-user process limit to something lower * than the amount of processes root is running. -- Rik */if(atomic_read(&p->user->processes)>=p->rlim[RLIMIT_NPROC].rlim_cur&&!capable(CAP_SYS_ADMIN)&&!capable(CAP_SYS_RESOURCE))gotobad_fork_free;
Haskell
Haskellen lerro-iruzkinak (erdiko bi marrekin ('--') hasten dira lerroaren amaierara arte, eta lerro anizkoitzen iruzkinak '{-' karaktere bikotearekin hasten dira, eta '-}'-ekin amaitzen dira.
{- this is a commenton more lines -}-- and this is a comment on one lineputStrLn"Wikipedia"-- this is another comment
Haskellek programazio alfabetatuzko metodo bat ere eskaintzen du iruzkintzeko, "txori-estiloa" izenekoa.[1] Kasu horretan, '>'-rekin hasten diren lerro guztiak kode gisa interpretatzen dira; gainerakoak iruzkintzat hartzen dira. Beste baldintza bat da lerro bat beti zuri uztea kode-blokearen aurretik eta ondoren:
In Bird-style you have to leave a blank before the code.
> fact::Integer->Integer> fact0=1> fact(n+1)=(n+1)*factn
And you have to leave a blank line after the code as well.
Programazio alfabetatua Haskell-en ere egin daiteke, LaTeX erabiliz. Kode-ingurunea Richard Bird-en estiloaren ordez erabil daiteke:
LaTeX estiloan hori aurreko adibidearen baliokidea da, kodearen ingurunea LaTeX-en hitzaurrean defini liteke. Hemen definizio sinple bat dago:
% the LaTeX source file
The \verb|fact n| function call computes $n!$ if $n\ge0$, here is a definition:\\\begin{code}fact::Integer->Integerfact0=1fact(n+1)=(n+1)*factn\end{code}
Here more explanation using \LaTeX{} markup
Java
Java kodearen zati honek setToolTipText metodoa deskribatzeko erabilitako bloke-iruzkin bat erakusten du. Formatua bat dator Sun MicrosystemsJavadoc-en estandarrekin. Javadoc prozesadoreak irakurria izateko diseinatuta dago iruzkina.
/** * This is a block comment in Java. * The setToolTipText method registers the text to display in a tool tip. * The text is displayed when the cursor lingers over the component. * * @param text The string to be displayed. If 'text' is null, * the tool tip is turned off for this component. */publicvoidsetToolTipText(Stringtext){// This is an inline comment in Java. TODO: Write code for this method.}
Pascal
Niklaus Wirthen lengoaia-familian (Modula-2 eta Oberon barne), iruzkinak '(*' karaktere-bikotearekin irekitzen dira eta '*)' bikotearekin bukatu.
adibidez:
(* test diagonals *)columnDifference:=testColumn-column;if(row+columnDifference=testRow)or.......
Pascalen dialekto modernoetan, aldiz, '{' eta '}' karaktereak erabiltzen dira.[2]
Perl
Perl-ez eta scripting-eko beste lengoaia askotan lerroko iruzkinak hash ikurrarekin (#) hasten dira.
# A simple example# my$s="Wikipedia";# Sets the variable s to "Wikipedia".print$s."\n";# Add a newline character after printing
R
R lengoaian hash karakterearekin (#) hasten diren lerroko iruzkinak bakarrik onartzen ditu.
# This is a commentprint("This is not a comment")# This is another comment
PHP
PHPko iruzkinak C++ estilokoak izan daitezke (linean nahiz blokean), edo hash-ak erabil daitezke. Javadoc-etik egokitutako estiloa da PHPDoc, eta PHP kodea dokumentatzeko estandar komuna da.
Python
Python lengoaian lerroko iruzkinek hash (#) karakterea erabiltzen dute, kode honen bi adibideetan bezala:
# This program prints "Hello World" to the screenprint("Hello World!")# Note the new syntax
Artikulu honetan definitu den bezala, iruzkin multzokatuak ez daude teknikoki Python-en.[3]Komatxoak karakterea hiru aldiz idatzita (""") erabil daiteke horretarako, baina interpreteak ez du enoratuko, "#" iruzkinetan bezala bezala.[4][3] Hurrengo adibideetan, aipatutako karaktere hirukoitzak iruzkin gisa erabiltzen dira, baina docstrings gisa ere erabiltzen dira:
"""Assuming this is file mymodule.py, then this string, being thefirst statement in the file, will become the "mymodule" module'sdocstring when the file is imported."""classMyClass:"""The class's docstring"""defmy_method(self):"""The method's docstring"""defmy_function():"""The function's docstring"""
eta zenbait lerrotan heda daitezke bukaerako karaktere hauetaraino:
-->
Adibidez:
<!-- select the context here --><paramname="context"value="public"/>
SGMLrekin bateragarria izateko, "--" (gidoi bikoitza) katea ez da onartzen iruzkinen barruan.
Segurtasun-arazoak
Interpretatutako lengoaiatan iruzkinak ikusgai daude programaren azken erabiltzailearentzat. Kasu batzuetan, hala nola "iruzkintzen" diren kode-sekzioetan, horrek segurtasun-zaurgarritasuna ekar dezake.