- Artikulu hau mendilerroari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oca».
Ocako mendiak (gaztelaniaz: Montes de Oca) Gaztelako ipar-ekialdeko mendialdea da, Iberiar sistemaren iparraldean, Burgosko herrialdearen ipar-ekialdean. Burebako hegoaldean daude, Errioxako mugatik hurbil, eta Oca (Ebro) eta Arlanzón (Duero) ibaien arteko banalerroa eratzen dute. Ocako mendien erdialdean dago La Brújula mendatea, 995 m gora.
Behe Erdi Aroan euskaldunak mendebaldetik mendi hauetaraino bizi zirela onartzen da; Codex Calixtinusek hala baieztatu zuen XII. mende erdialdean.
Erreferentziak
Kanpo estekak