Ngola Nzinga Mbande ( c.1583 – 1663koabenduaren 17a), Ana de Sousa, Rainha Nzinga edo Ngola Ana Nzinga Mbande bezala ere ezaguna Ndongo (1624-1663) eta Matamba (1631-1663) ambundu erreinuetako erregina zen, egungo Angolaren iparraldean kokaturik zeudenak.[1] Ndongo-ko errege-familian jaio zen, hezkuntza militar eta politikoa jaso zituelarik txikitatik; gainera, Inperio Portugaldarrarekinenbaxadore moduan jardun zuen, krisi politikoak desegiten. Bere aita eta anaiak hil ostean erregina bilakatu zen, Esklabo Afrikarren Salerosketaren emendioa garaian, agintean egon zelarik 37 urtetan. Aldi berean, Inperio Portugaldarrak Hego Mendebaldeko Afrika inbaditu zuen esklabotza bidez beren boterea gainjartzeko. Nzingak portugaldarren aurka borrokatu zuen bere erreinuen askatasuna eta ospea defendatzeko. Bere heriotzaren ostean, Nzinga figura historikoa bilakatu zen Angolan bere inteligentzia, jakinduria politiko zein diplomatikoagatik eta bere taktika militar zuhurrengatik.
Izena
Nzinga Mbande izen askopean ezagutzen da, kimbundu zein portugaldarhizkuntzetan, idazkera ezberdinetan eta honorifiko askorekin. Ingelesez ohikoa da Nzinga, Nzingha, Njinga eta Njingha bezala aurkitzea.[2] Portugaldarrez Rainha (Erregina) Nzinga, Zinga, Ginga bezala ezagutzen zen. Dokumentu ofizialetan eta bere manuskritoetan Jinga, Ginga, Zinga, Zingua, Zhinga eta Singa izenak ikusi daitezkeelarik.[3] Horrez gain, kristau bezala bataiatu zutenean Ana de Souza jarri zioten,[2] izena ama besotako portugaldarraren ohorez[4] eta abizena, garaiko Angolako erreinuko gobernadorearen izenean, João Correia de Souza.[5]
Ndongo eta Matambako monarka bezala, bere sorterri-izena Ngola Njinga zen; ngola errege-familiakoen Ndongo izena zen eta egungo Angolako errepublikaren izenaren sustrai etimologikoa da.
Egungo Kimbundu ortografiaren arabera bere izena Njinga Mbandi idazten zen; izeneko (-j), frantseseko eta portugeseko sabaiaurreko kontsonante igurzkaria ⟨ʒ⟩ edo "j leuna" bezala ahozkatzen da, ondoko (-n) isila den bitartean.
Biografia
Lehen urteak
Nzinga Ndongo-ko errege-familian jaio zen, herrialdearen mendebaldean 1583 urte inguruan. Kilombo Ngola edo erregearen eta Kengela ka Nkombe[6] erregearen emazte eta maitale esklaboaren[7] alaba zen. Nzinga-k bi ahizpa, Mukambu edo Barbara dama eta Kifunji edo Grace dama, eta anai bat, Mbandi Kiluanji, zituen. Anaia aitaren heriotzaren ostean errege bilakatu zen.