Nuria Giménez Lorang (Bartzelona, Katalunia, 1976) bartzelonar film-zuzendaria, gidoilaria eta errealizadorea da.[1] Gaudí sariak jaso ditu, baita Goya sari izendapen bat ere.[2]
Bizitza
Kazetaritza, Nazioarteko Harremanak eta Zinema Dokumentalaren Errealizazioa ikasi zituen. Hainbat lan mota egin ditu, gehienak zinemarekin eta elkarren artean inolako harremanik izan gabe.[3] Hainbat zinemagileren mintegi eta eskola magistraletan prestakuntza handitu du. Besteak beste, Isaki Lacuesta, Andrés Duque, Virginia García del Pino, Sergei Dvortsevoy, Patricio Guzmán, Wang Bing eta Frederick Wiseman zinemagileak miresten ditu.[1] Berlinen, Parisen eta Londresen bizi izan da.[4]
Ibilbidea
2010. urtean, amarekin bidaiatu zuen Suitzara, hil berri zen aitonaren gauzak jasotzera. Etxeko sotoan, dozenaka karrete aurkitu zituen, familia grabazioen orduak eta orduak zituztenak.[5] Hurrengo 7 urteetan, material horrekin lanean jardun zuen My Mexican Bretzel sortzeko. eta, Gijongo Nazioarteko Zinemaldiaren 57. edizioan aurkeztu zuten film luze horren debuta, Llendes sailaren barruan.[6]
Hiru Gaudí sari eta Goya sarietarako bi izendapen lortu zituen, "alkimia filmiko" ariketa batean.[7][8]
Lanak
- 2019: My Mexican Bretzel - zuzendaritza, gidoia eta muntaia.[7][9]
- 2016: Kafeneio (film labur dokumentala) - zuzendaritza, argazkilaritza eta muntaketa.[10][11]
- 2022: Bernilina - Film laburra [12]
Sariak
- Gaudí sariak
Urtea
|
Kategoria
|
Filma
|
Emaitza
|
Oharrak
|
2021
|
Gidoi onena
|
My Mexican Bretzel |
Irabazlea
|
|
Dokumental onena |
Irabazlea
|
|
Muntaia onena |
Irabazlea
|
Cristóbal Fernándezekin batera
|
- Goya sariak
Urtea
|
Kategoria
|
Filma
|
Emaitza
|
2021
|
Zuzendari berri onena
|
My Mexican Bretzel
|
Izendatua
|
Erreferentziak
Kanpo estekak