Noël d'Anjou Olaizola (Irun, 1975 - ) finantzari eta euskal politikari jeltzalea da. 2024ko ekainaren 25etik aurrera Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburua da, Pradales gobernuan.[1].
Biografia
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea), Finantza Arriskuen Kudeaketan Masterra (BME Institutua), eta Zuzendaritza Orokorrean aditua (Deusto Business School), bankuen eta finantzen sektorean garatu du bere ibilbide profesionala, Crédit Agricole Indosuez eta Kutxabank taldeetan aritua. 2023az geroztik, Kutxabankeko Txikizkako Negozioaren Garapeneko zuzendaria izan da, eta 2024ko martxoaz geroztik, Norbolsa enpresan kontseilari ere izan da.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak