Nora Ferreira (Hondarribia, Gipuzkoa, 1992) sortzailea eta Jaizkibel konpainiako kapitaina da.Moda diseinua ikasia.
Bizitza
Estilista
Nora Madrilen bizi izan zen hamarkada batez, eta bertan Moda Diseinua ikasi zuen. Ondoren, Bartzelonara joan zen bizitzera urtebetez, barruko arroparen eta bainu-arroparen graduondoko ikastaro bat egitera. Eta, amaitzean, Espainiako hiriburura itzuli zen 'freelance' estilista gisa lan egiteko publizitate-kanpainetan eta Vogue, El País Semanal eta Mujer Hoy aldizkarietan. New Yorken ere hiru hilabetez bizi izan zen, eta hainbat lan egin zituen estilista laguntzaile.[1]
2022an, 31 urte zituela Viv Vintage denda eta topagunea ireki zuen Hondarribian, jaioterrian, baina bertan behera utzi behar izan zuen. Arrazoien artean, alokairuen prezioa eta bizi proiektua garatzeko ezintasuna izan ziren eta Bilbon ireki zuen bere gogoko denda[2][1]
Kapitain
Jaizkibel konpainiako kapitaina izan zen 2023an eta hurrengo urtean ere errepikatu egin zuen. Bigarren urtean lasaigoa irten zen plazara. Halere, martxorik ari ziren irailerako alardearen nondik norakoak prestatzen eta kalean eskubideak aldarrikatzen. Martxoaren 8ko programazioan tartean eginez. Udaletxe aurrean konzentratu ziren Jai parekide eta publikoaren alde. Berdintasun legea bete pànkartaren atzean.[3]
2024an, 27 urteren ondoren, lehenengoz udalak baimena eman zion Jaizkibeli konpainia gisa desfilatzeko. Noraren ustez pauso garrantzitsua zen baimena udalari eskatzea eta ez ateratzea manifa gisa. Oso pozik zeudela adierazi zuen alkateak beraiei baimena eman zielako, baina helburu berbera izaten jarraitzen zuten:
Alarde publikoa, bakarra eta parekidea lortzea.
Gainera, 2024an lehen aldiz Ertzaintzak ez zuen presentziarik izan Jaizkibelen inguruan aurreko urteetan bezala.[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak