San Noe Mawaggali (h. Mityana, 1886ko maiatzaren 31a) katolizismora konbertitu zen ugandarra izan zen, Ugandako martirietako bat.
Bizitza
Ngabi leinukoa izan zen[1]. Ontzigile eta larru-ontzaile lanetan zebilen. Misiolariek eraginda, bataiatu egin zen. 1886ko maiatzaren 31n urkatu, lantzatu eta erraiak txakurrei jaten eman zizkieten[2].
Kanonizazioa
1920ko ekainaren 6an Benedikto XV.a aita santuak dohatsu bilakatu zuen, eta 1964ko urriaren 18an, Paulo VI.a aita santuak kanonizatu zuen. Ugandako martirien jaieguna ekainaren 3an ospatzen da eta San Noe Mawaggali eguna maiatzaren 31n[1].
Erreferentziak
Kanpo estekak